XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zintzoaldi luze askoak ere izan ohi ditu, eta jardinero lanetan oso kurioso aritzen da gainera.

Inguruko kale-etxe eta txaletetan bera nahi izaten dute lorategi eta antzekoak txunkundu eta lurberritzeko.

Ofizioa badu eta lanean txukuna eta garbia denez, Juantxok estimazio handia dauka lan horietarako.

Beste bentaja bat ere badu jauntxo horientzat: Juantxo beti konforme dagoela ematen zaionarekin eta ez duela inoiz inolako kexurik inorentzat.

Eta hori ere gauza ederra da jende aberats horrentzat.

Okerrena, zenbait aberats pobreren jarrera mixerablea.

Juantxok nahiz eta gutxi eskatu, hura ere regateatu egiten diotela, eta pizar hori ere, nahi dutenean ordaindu.

Nik esaten diot:

- Zuk aurreko lanak kobratu arte, ezta kolperik ere!

Baina, alfer-alferrik.

Gizarajoak ez du horrelakorik egiten, pasta onekoa izaki, onegikoa jende klase horren arterako.

Juantxok ondo egon nahi izaten du aberats jendearekin.

Eta hauek ere badakite nor esplotatu estimazioaren truke.

Juantxo berriz, zenbat eta jauntxo handiagoa zerbitu, orduan eta harroago.

Donostiako Doctor batek badu Juantxoren arrebaren baserri ondoan txalet bikain bat, eta noski, Juantxo berehala joan zitzaion Doctoreari zerbitzera eta bere lorategia zaintzera bi sosen truke.

Juantxo aberats usainak zorabiatzen du, eta beti prest dago edozein ordutan bere zerbitzuak eskaintzeko.

- Egunen batean behartzen bazara ere, komeni da horrelako jendearekin ongi konpontzea.

Hori da Juantxoren filosofia.

Doctorea zuri eta Juantxo zuriago; zein baino zein...

Elkarren artean tratu gozoa, edukatua eta errespetuzkoa, baina bakoitzak berea gogoan.

Arbola hauek kimatu, beste haiek (...)